XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¿Nork artu bear du Bulda santua?.

Bulda bat baño geiago ba-dela esan bear dizugu goiko galde oni zuzen erantzutekoz.

Baru ta aragiaren Bulda beartsuak ez beste guziak artu bear dute.

Beste Buldak berriz beartsuak edo berdin dana, Bulda oiek damazkiguten (ematen dizkiguten) eskubidetaz aberastu nai duten guziak.

Eta Baru ta aragiaren Bulda alperrikakoa du, Kruzadakoa artzen eztuenak, au bestearen oñarri baita.

Bulda santua artzeko beartsutzat artzen dira beren eta beren etxekoen jan ta bizigarria beren lanetik ateratzen dutenak, naiz beste zerbait izan edo naiz irabazten duten guzia bizitzeko ez bear izan.

Onela bizi diranak ez dute, ba, Baru ta aragiaren Bulda artu bearrik.

Eta Bulda onen eskubidez baliatu ditezke oiek, kontzientzi-saririk gabe, Buldaz zillegi dan egunetan aragia jateko ta beste eskubideak artzeko.

Eta Aita Santuak ez ditu beartzen eguneroko Aita gurea ordez esatera ere, len eskatzen zitzaien eran.

Kruzadako Bulda berria.

Kruzadako Bulda berria bikia da.

Bata eliz-gizonentzako, ta erritarrentzako bestea.

Bientzako emango dan limosna berdiña izango da, bakoitzari dagokion motakoetan.

Geroztik eliz-gizon aundizkiena bost (5) pezeta limosnaz eta beste gañerakoena irurogeita amabost (0'75) zentimoz.

Eta erritarrentzakoak berdin bakoitzarentzat bere mallean.

Bulda onek eskubide aundiak dakarzkigu.

Induljentzi asko; elizkizunetarako ta illobirako eskubideak, barkatu zallak barkatzeko ta bellak (botoak) aldatzeko erraztasunak.

Induljentziei dagokienaz bi itz esango ditugu.

Induljentzi osoa urtean bi aldiz (bi bider) aitortu ta Jauna artuz (al ba-da); ta, ezin balitz, Pazko aldian beintzat Jauna artuz eta egun aietan induljentzi ura irabazteko asmotan.

Amabost urte ta amabost berrogeiko induljentzia, iru gauza auek egingo dituen aldioro:
1.ª Elizak beartzen gaituen egunaz landara baru egiten ba-degu, edo egun oietan barutzera bearturik egon gabe baru egiñez edo baru ezin egin duenari orren ordez Apaiz-Aitak edo konfesoreak egiteko ematen duen ordañezkoa egiten bada.

2.ª Pekatuan ba-geunde, artaz biotzetik damutuz.

3.ª Aita Santuaren asmotan aozko otoitz zerbait egiñezkero.

Erromako Estaziotako induljentziak bere egunetan irabazten dira eliza bat edo elizatxo baten ikustaldia egiñez, Aita Santuaren asmotan eskatuz eta aitortu ta Jauna artuz induljentzi osoak diranean edo ez-osoak, induljentzi osoak egitea irixteko.

Kruzadako bi Bulda artzen ditunak egunean bi aldiz irabazi dezazke induljentzi auek.

Baru ta aragi-uzteko Bulda.

Bulda ori artzen duten guziak zillegi dute edozein egun eta otorduetan esnakiak, arraultzak edo arraia jatea.

Geroztik baru eguna danean ere, zillegi da barua austeko ta apaltzeko esne, esnaki, arraultza edo arraia jatea.